Ongi etorri Loiolako Santutegia azaltzen duen WEB orrira.

Horrekin asmo hau dugu
- ohiezlako giro batean sartu zu,
- beharbada eksperientzia bat egiteko eta sorpresa bat hartzeko aukera eman zuri,
- nork daki dei berezia hartuko ote duzun zerorrek.

 
   
 
1/2
     
 

Santutegi bat ipiniko dizugu aurrean, baina ez dakigu turista ala erromes izan nahiko ote duzun. Egia esateko berdin da, izan ere, istoriako nobela-gizon asmakor eta influjo haundieneko baten jaiotetxea eta haren bizia aldatzeko ingurua bisitatzean, agian sarean bide egin nahi duenaren edo turistaren jakingura behan, zure erromes aurpegi-orrazea agertu daiteke. Dena dela, badakizu Loiola Santutegia dela, baina baita Museoa ere, eta, zure bisita Loiolara, nahiz egiaz etortzen zarela nahiz irudian egiten duzula, zeure burua aberasteko eksperientzia izatea nahi dugu. Eksperientzia horri Jainkoak eta zuk bakarrik jarri diezazkiozue mugak.

Bestela esanda, zure onerako zera nahi genuke, bide hau, agian, bisitari huts bezala, turista edo sarebidari jakinguratsu bezala hasirik, nolabait ere erromes bihurtua amaitu dezazula. Bere bizibidea egiten doan gizon edo emakume orori, azkenik, dagokionez.

Loiolako Santutegia WEB orri hontan aurkezten dutenen gogoa hori da, baina helburu hori iristea ez dago gure eskuan. Hori giza biziari dagokio, bizi hori aldirako eta oso motxa izateari eta bere jomugari.

 
Bizitzan, askotan, geure buruari ez nor garen, ez nondik gatozen, ez gure saihestu ezineko erromes bidean nora goazen galdetzen ez badiogu ere, denok, nahitaez, erromes alderrai gara. Kristau fedearen ikusbegitik gizona, gizon oro, Jainkoagandik dator eta, dakiela edo ez dakiela, Jainkoagana bide egiten doa.

Loiolako Inigok hemen edukitako eksperientzia sentitzen zuri laguntzeko, Gipuzkoako Dorre Etxe zahar baten inguruan eraikitako Santutegia erakutsi besterik ez dizugu egingo; hemen jaio zen Loiolako Inigo Lopez 1491an. Eta bisita bidean aurrera, istoria bat kontatzen saiatuko gara: batez ere, Inigori 1521an, hogeitamar urte zituela, oraindik ?soldadu harro eta hutsala? zela, ?arma saioak eta maitekeriak atsegin zitzaizkiola?, hemen gertatu zitzaizkion gauzak.

Eta, ara: hemen gertatu zitzaizkion gauza horiek Loiolako Inigo erromes bihurtzen hasi ziren, hain zuzen ere; azkenean, Loiola etxeak, Inigo, Jainkoagana erromes bihurtua jartzen du bidean.

Nahi baduzu, hasi hemen Loiolako Etxe Santuko eta haren Santutegiko bisita.

 
 
 
 
 
¡¡¡Ongietorri!!!