|
Hasieran Anplitudo Modulazioan
(Erdiko Ondan) emititzen zuen; lehenbizi 300 batioko indarra
erabili zuen eta, gero, kilobatio bateko indarra. Cadena
de Ondas Populares Españolas (COPE) organizazioko
kide bat zen, gotzai jerarkiaren mendean. Bere estudioak
Santutegiko bigarren solairuan zeuden eta, bere emisoregailua,
Loiolako parke gainean dagoen, Erlepater mendian.
Espainan frekuentziak birdoitu zituztenean, 1965an aldi
baterako itxi egin behar izan zuten. 1966an berriz sortu
zen, orduan, ordea, Frekuentzia Modulazioan
(FM). Bere estudioak, lehen bezala, Loiolako Santutegian
zeuzkan, baina bere emisore zentroa Elosuako Itxumendira
aldatu zuten. 1972an, Loiola Irratiak Donostia
Herri Irratia ere bere mendean hartu zuen, COPE barruan.
1977an emisore zentroa terrorista eraso batek hankazgora
bota zuen, baina hurrengo urtean berriz ere inauguratu ahal
izan zuten. Orduan, ordea, 15 kv.ko emisoregailu berri bat
ipini zuten 1985an.
1993an Loiola Herri Irratia eta Donostia Herri Irratia
separatu egin ziren COPE'gandik.
Gaurko egunean (2003) Loiola Herri Irratiak, Donostia Herri
Irratiak eta Bitoria Irratiak, kate bereko emisioan, eguneko
24 ordutara hedatzen dute euren irrati saioa, euren kateko
programa jatorrekin 20 ordu bitartean, goizeko bostetatik
eguerdiko ordubata arte, eta, lehengo programa batzuk ostera
emititurik, eguerdiko ordubatetik goizeko bostak arte. Produktzio
irurena euskeraz zabaltzen dute.
Loiola Herri Irratiak Frekuentzia
Modulazioan emititzen du, 99,8 Mhz. frekuentziarekin.
Donostia Herri Irratiak Anplitudo
Modulazioan (Erdiko Ondan) emititzen du, 1.224 khz. frekuentziarekin,
eta Frekuentzia Modulazioan 94,8 Mhz. frekuentziarekin.
Bitoria Irratiak Frekuentzia
Modulazioan emititzen du 98,0 Mhz frekuentziarekin.
Loiola Irratiak bere bulegoak Loiolako Santutegiko Egoaldeko
ego beheko solairuan dauzka, eta bere estudioak ego hortako
bertako erdisotoan.
|