|
Loiola Etxeko parkea Bazkunarentzat eta Santutegiko arrotz-instalazioak
erabiltzen dituztenetzat reserbatua dago, hau da, Gogartetxe,
Arrupe Zentro eta Loiola Aterpearentzat reserbatua.
Haseratik jesulagunek Etxe Santu eta Loiolako Kolegio inguruan
zeuden soroen jabe egiteko ardura izan zuten. 1948an, Muniategi
eta Aldakaitz baserrien jabe egin ondoren, Loiola Kolegio
inguruko eta sartaldera dauden lurrak, gaurko egunean Loiola
Etxeko parkea osatzen dutenak, zabaldu egin ziren, 5 ehunareatik
25 ehunarea izatera heldu ziren.
Gaurko egunean Loiola Santutegi
Etxeko parkeak, lehenbizi,
zelai haundi bat du, Kolegioaren
sartaldera hedatzen dena, hiruangulo haundi baten itxura
du; hiruangulo honek, oin bezala, Loiolako Kolegioa du,
eta, aldeko bezala, Urola ibai ondoan doan bidea eta Erlepater
mendia, eta, bere erpin urrutienean, "Loiola aterpea".
VR2
1982.go azaroaren 6an, Loiola bisitatzera etorritako Juan
Pablo II.ak, izugarrizko jendetzaren
aurrean parke hontan eman zuen bere meza. Meza hori emateko
aldarea, Loiolako Kolegioko sartaldera jotzen duen, etxeatzearen
erdiko eskailera gainean eraiki zuten. Ikustaldi haundi
hartarako, Loiolako antzinako baratza mugatzen zuen harresia
lurrera bota zuten, Erlepater mendiaren malda zelaitu eta
fruta zuhaitz asko moztu. Horregatik, zelai honek pauso
nabaria eman zuen, ordurate edukitako baserri-soro izakera
galtzera, eta ia zelai eze huts bihurtu zen. Orain, poliki-poliki,
lorategi itxura hartzen doa..
Erlepater mendi malda honen ertzan, Andra Mariren Bihotz
Sakratuaren irudi bat dago, burni urtuan egina. Paristik
ekarri zuten eta toki hontan 1895an jarri. Zutarri baten
gainean jarria dago, eta, zutarri hori, Loiolatik Azpeitira
doan ibilbide erdian dagoen San Inazioren irudiari eusten
dion zutarria bezalakoxea da. Andra Mari horren irudia metalezko
pergola batek estaltzen du.
|