Ipar aldeko egoko behe solairuan arte sainduko museo bat dago, Loiolako Santutegiaren gaiekin osatua. Bi aretotan zatitzen da museo hau, web-orri hauen ikusleak bere irudi bisitan egiztatuko duenez.
Loiolako museo saindua :  
 
Meza Liburua, dalmatika
eta urardontziak
 
 
Edontzi Sainduak
 

 

Lehenengo Aretoan merituko apaiz jantzi eta liturgi gauza asko dago, batzutan, antzinakoak direlako, beti, arte aldetik onak direlako. Denak egoki izendatuak daude.

Bigarren Aretoan, areto burua antzinako Manresa kapera-aurreak (aldare eta alboko ateak) betetzen du; aldare hau Etxe Santuko lehenengo solairuan aurkitzen zen. Arotz-lan fina da, plateresko estilokoa, dena Saturnino López Gómez, Burgosko "Txalkortu"aren aroztegian, kaoba egurrean egina.

Erretaularen erdigunean Manresako Haitzuloaren irudia dago, hiru dimentsiotan, oliba pastan egina, eta, han, Inigo, Ama Birginak inspiratzen diola, Ejertzizioen Liburua idazten.Aldare mahai gainean Ejertzizioen liburuaren zenbait edizioen eksposizioa dago; liburuak aldi eta hizkera askotakoak dira.

Alboko zizkuetan Xabierko Frantzisko Santuaren eta Pedro Fabre Dohatsuaren irudiak falta dira, Saturnino Lopezek ere landuak. Gaurko egunean Etxe Santuko Ohore Aretoan aurkitzen dira.

Bigarren areto hontako gainontzeko bitrinetan brontzezko kutxa sail bat dago eta kutxa horietan erlikiak, Madrideko Granda lantegian, garai hartan Etxe Santuan bigarren solairuan zegoen Erliki Kaperarako eginak.