Bisitariei harrera egiteko eta haiei bisitagailuak
(esku magnetofoiak) eskuratzeko arduradunak Etxe
Santuko Informazio Bulegoan aurkitzen dira (toki
txiki bat Etxe Santuko bertako Ipar-ekialdean):
- goizetan 10etatik 13ak arte;
- arratsaldetan 15etatik 19ak arte.
13tatik 15ak arte eta 19ak
ondoren, Etxe Santua itxirik egoten da.
Loiolan ospatu ohi
diren Mezak.
Igande eta jai egunetan:
08,00 Basilikan (euskaraz)
09,00 Konbertsio Kaperan (erdaraz)
10,00 Basilikan (euskaraz)
11,00 Basilikan (euskaraz)
12,00 Basilikan (euskaraz)
13,00 Basilikan (erdaraz)
18,00 Basilikan (elebitan)
17,00 Basilikan (euskaraz)
Egunero.
08,00 Basilikan (euskaraz)
09,00 Konbertsio Kaperan (erdaraz)
18,00 Basilikan (elebitan)
19,00 Basilikan (euskaraz)
San Inazioren Bederatziurrena (uztailak
22-30) eta San Inazio jaia agostuaren lehenengo egunean.
Urtero ospatzen dute Loiolako Basilikan San Inazioren
Bederatziurrena (uztailak 22-30); arratsaldean meza bat
ematen da; meza euskaraz eta predikoa elebitan.
San Inazioren jaia, Azpeitian uztailaren 31an ospatzen
dena, Loiolan agostuaren lehenengo egunean handikiro ospatzen
da.
Ospakizun bereziak erromes taldeentzat.
Loiolako Santutegira erromes talde organizatu asko hurbiltzen
da eta han euren liturgi ospakizunak eduki nahi izaten
dituzte eta batzuek euren kaperau eta guzti etortzen dira
Loiolan meza bat emateko. Loiolako Santutegiak pozik hartzen
ditu ospakizun berezi hauek eta ahal duen ordutan erromes
talde bakoitzari berak nahi duen hizkeran liturgi tekstuak
eskuratzen ahalegintzen da.
Erromes talde hauen antolatzaileek zera jakin behar dute,
Etxe Santuko Konbertsio Kaperan 86 postu daudela eseritzeko,
eta, alboan dagoen sakristia erasten bazaio -handik Konbertsio
Kaperako liturgia ikusi eta entzun bai dateke- orduan,
150 lagun inguru sar daitezkeela Konbertsio Kaperako ospakizunean.
Basilikan askoz ere jende gehiago sar daiteke.
Erromes taldeek ze egun eta ordutan egongo diren, eta
ea Konbertsio Kapera edo Basilika beharko duten, alde
aurrez abisatzea komeni da, ordua eta tokia gorde dakien
.
Loiolako Santutegiaren berri jakiteko,
noiz etorriko diren adierazteko eta erromes meza ematearren
Konbertsio Kapera edo eta Basilika reserbatzeko, honera
deitu edo idatzi:
Loiolako Santutegia
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
ESPAINA
Tel.: 0034 943 025 000. Fax: 0034 943 025 031
E-mail: loiolasant@euskalnet.net