|
 |
|
|
Inazio
Santua bihurtu aurretik eta bihurtu eta gero.
Loiolako Inigo López
Loiolako Dorre-Etxean 1491an jaio zen, Errege Katolikoek,
Granada hartzean, Iberia penintsula berriz hartu baino,
eta, Kristobal Kolon Amerika deskubritzen hasi baino, urte
bete lehenago.
Inigo sendi ugariko azken
kimua izan zen, bigarren mailako leinargiko semea. Hamazazpi
bat urte izango zituen Kastilako Diruzain Haundiaren etxera
bidali zutenean, Juan Velázquez de Cuellar-en etxera,
Arévalo-ra (Avila). Gorte bidea irekitzeko, herri
administrazioko sekretuak eta armak manejatzen ikasi behar
zuen.
|
|
| |
|
| |
|
 |
 |
|
| |
|
| |
1516an, Inigok 25 urtebete zituela,
bere jaun eta babeslea Espainako Karlos I.aren
zoritxarrean erori zen, bere kargua eta Arevaloko
errege jauregia, orduan Inigo ospedatzen zen bizilekua,
kendu egin zioten, eta handik gutxira hil egin
zen. Haren alargunak, Inigo, toki on batean ipini
ezinik, bere ahaide, Naxerako Duke, Nafarroako
erregeordeari aurkeztu zion, eta haren ondoan
gorteko aitorseme bezala jarri zen.
Loiolako Etxe Santuan zehar,
aurrerago, Inigo nola jaio zen, haren aurzaroa
eta gaztealdia, 1521an Jainkoagana bihurtu arte,
nolakoak izan ziren zehatzago kontatzeko aukera
izango dugu.
|
|
Baina, Inigoren Jainkoagana
bihurtze honen garrantzia hontan datza, harrezkero,
Inigo, karisma talde buru bihurtu zela, espiritu-maisu,
eta Eleizaren arrisku leku guzietan aurkituko
den Jesusen Lagundi bezalako erligio-orden baten
fundadore.
Etxe Santuko bisita amaitzean,
Inigo Loiolatik Kristoren bila Jerusalenera errosmes
joateko asmoarekin irtetzen ikusiko dugu. Montserraten
bere arma berriak, zaku oihalezko jantzia eta
erromes bordoia, beilatu ondoren, 11 hilabetez
(1522 maiatzetik - 1523 martxora) Manresara baztertu
zen. Han bere eksperientziak oinarri harturik,
Jainkoaren nahia bilatzeko modua, Espiritu
Ejertzizioen Liburua, lantzen hasi zen.
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
| |
| |
 |
|
|
|
|
|
|
| |
Iruñako
zauria |
Montserrateko
beila |
Manresako
haitzuloa |
Parisko
Sorbonan |
Martiremendiko
zinitza |
Lagundia
onartu |
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
| |
1523.go apirilean Inigo Lur Santura
joan zen erromes. Lur hau orduan II Soliman Ospetsuaren
mendean zegoen. Han egotea eragotzi ziotelako eta
besteen onerako zerbait egin zezakeela uste zuelako,
berandu bada ere, ikasten hasten da, eta, hala,
Barcelona, Alcalá de Henares, Salamanca eta
Paris hirietara joango da ikasteko. Azken unibertsidade
hontan, Inigo, bere izena latintzera behartua, Inazio
izena erabiltzen hasten da. Haren inguruan 7 laguneko
talde bat biltzen da, eta hauek Palestinara aldatzeko
zinitza egiten dute, han misio lanean aritzeko,
eta, urtebete barruan hara joaterik ez badute, Erromako
Gotzaiaren mendean jarriko dira. Laister taldea
hamarreraino igo zen. Venezian apaiztu eta, Lur
Santura joateko aukeraren zai alperrik egon ondoren,
euren zinitzaren bigarren zatia beteko dute eta
Erromako Gotzai Paulo III.aren mendera jartzen dira;
honek 1540an Jesusen Lagundia aprobatzen du.
Inazio bere lagunek Ordenaren lehen
Superiore aukeratzen dute, eta, gelditzen zaizkion
hurrengo 16 urteak,
|
|
Lagundia gobernatzen pasako ditu
eta haren Konstituzioak idazten. Bere gobernatzeko
moduak eta berak idazten dituen Jesusen Lagundiko
Konstituzioek, berak fundatutako Ordenari, bere
azken moldea emango diote.
Loiolako Inazio 1556an 65 urtebete
dituela hiltzen denean, harek fundatutako Jesusen
Lagundiak baditu dagoeneko mila jesulagun, ehun
etxetan bizi dira, 12 probintzietan banatuak.
1609an, Erromako Gotzai Paulo V.ak
Inazio eta Xabierko Frantzisko, Ekialde Urrutiko
misiolaria, Inigoren lehenengo zazpi lagunetako
bat, dohatsu egin zituen. 1622an XV. Gregorio Erromako
Gotzaiak santu egin zituen.
Hauxe da labur eginda soldadu harro
eta hutsal? haren, azkenean Jesusen Lagundiko fundadore
bihurtu zenaren, giza bidea .
|
|
|
| |
|
|
|
|
|
|
|
|
|