|
 |
|
|
Jesusen
Lagundia istorian eta gaur.
Jesusen
Lagundia Parisko Unibertsidadeko zazpi ikaslek (Espainako
bost, Saboyako bat eta portugaldar batek) euren ametsa istorian
egia bihurtu zutelako sortu zen. Denok 1534an Lur Santura
joateko erabakia hartu zuten euren bizi osoa han igarotzeko
edo, iristen ez bazuten, Erromako Gotzaiari euren buruak
eskaintzeko.
Iritsi
ez zutenez gero, Paulo III.aren mendean jarririk, 1540an
Jesusen Lagundia fundatu zuten, Erligio Orden berria, Sede
Santuak aprobatua. Ohiko hiru zinitzei: behartsu, garbi
eta esaneko izateko zinitzei, laugarren berezi bat erasten
zien, Erromako Gotzaiak nora bidali nahiko zituen hara joateko
zinitza.
|
|
| |
|
| |
|
 |
 |
| |
|
San Inazio bere lagunek Ordengo lehen
Superiore Jeneral aukeratu zuten, eta Lagundiaren Konstituzioak
idatzi zituen kargu hori betetzen zuela hil arte; 1556an
hil zen.
Lagundi fundatu berria oso aguro hasi
zen bere apostolo-lana egiten. Jesulagunak predikatzen,
sinesdunak espiritual gidatzen eta haiei espiritu ejertzizioak
ematen aritzen ziren. Erroman bertan Inaziok Germaniako
Kolegioa fundatu zuen eta Erromako Kolegioa; hontatik
sortuko zen geroago Unibertsidade Gregorianua. Akademi
instituzio hauetan eta beste askotan, jesulagunek metodo
zorrotz bat aplikatzen joan ziren, ?Ratio Studiorum? deituko
zioten. Metodo hau gauzak bere helburura eramateko oso
egokia zen.
Oraindik San Inazio bizi zela, Lagundia
Italiako hiri askotan sartu zen; Portugalen ere bai, Ekialdeko
Indiara joateko zubi izan zen; handik irtengo zen Indiara
Xabierko Frantzisko. Espainan ere bai, Sartaldeko Indietara
joateko bide bihurtu zen; Alemanian katoliko reformari
indar emango zion; Frantzian, Belgikan...Lainez eta Salmeron
bezalako jesuita teologoek Trentoko Kontzilioan eskuartu
zuten...

Trentoko
Kontzilioa
San Inazio hil zen orduan, Lagundiak bazeuzkan
mila bat lagun ehun etxe eta kolegiotan, 16 erligio-probintzitan
banatuak. Trentoko Kontzilioak eta garai hartako santuek
protestante dibisioaren aurrean esnarazi egin zuen katoliko
mundua eta jesuitek esnaldi hortan lehenengo lerroan ibili
ziren; katolikoen aurkako-reforma deitu zitzaion mugimendu
horri. Eta San Inazio hil ondoren Lagundiak ugaltzen jarraitu
zuen mundu osoan.
XVIII. gizaldian jesuitak asko zirelako
(1750an 22.589 lagun ziren, 1563 etxe eta 39 Erligio Probintzi)
eta Erromako Gotzaiari eskaintzen zioten laguntzagatik,
Ilustrazioaren arerio bihurtu ziren, eta Ilustrazioak
garai hartan borboi-gorteetan gero eta influjo haundiagoa
zuen. Jesuitak Portugaldik (1559), Frantziatik (1764),
eta Espainako errege Karlos III.aren mendelur guzietatik
(1767) baita Sartaldeko Indietatik ere ekspultsatu egin
zituzten, eta, hala, Paraguay?ko Reduktzioak ere utzi
egin behar izan zituzten.
|
|

Paraguayko
jesuita reduktzioak
Gorte hauek berek presio haundia egin zutelako, 1773an
Clemente XIV.ak Jesusen Lagundiaren amaiera dekretu zuen,
alabaina, Erromako Gotzaiak berak begionez ikusten zuela,
Errusian aurrera jarraitu zuen, Katalina Haundiak Erromako
Gotzaiaren dekretua zabaltzen utzi ez zuelako, beharrez
egin behar zena Jesusen Lagundia ekstinktzeko.
1814an Erromako Gotzai Pio VII.ak
Lagundia berriz mundu osoan eraiki zuen. 1816an jesuitak
Espainara itzuli ziren, eta, beste etxe batzuen artean,
Loiolako Etxea ber-eskuratu zuten. Lagundia XIX gizaldi
osoan ugaritzen joan zen, baita Espainan ere, liberal
gobernuek Espainatik bost bider ekspultsatu arren. Behin
XX. gizaldian, 1932an, Bigarren Errepublikako gobernuak
barreiatu egin zuen Lagundia Espainan, jesulagunek Erromako
Gotzaiari egiten dioten obeditzeko zinitza berezia Konstituzioaren
aurkakoa zela deklaratu bait zuen.
XX. gizaldian zehar Lagundia asko
hazi zen, 37.000 lagun izatera heldu bait zen, baina gero
Kontzilio ondorengo bokazio-krisiak bera ere ukitu du.
Gaur egunean Lagundia gure garaiko arazo larrienetan sartua
aurkitzen da, eta, hala, gizarteari laguntzen, profesio
formazioan, refuxiatuei atenditzen, hirugarren munduko
arazoetan sartua dabilela ikusten dugu.
Bere istoria osoan zehar Lagundia
beti Jainkoaren Hitza predikatzen aritu da, arimak, batez
ere, Espiritu Ejertzizioen bidez dirigitzen, jakintza
santu eta profanua erakusten, gizarteko beharrei atenditzen...
Bere istorian zehar eginkizun hontan 148.000 jesulagun
bizi eta hil dira Lagundian. 2000. urtean Lagundian bizi
ziren 21.354 jesuitak erasten ba dizkiegu, denak 168.000
baino gehiago izan dira.
Haietako 51 Santu egin dituzte
eta 151 dohatsu. Denak Jesusen Lagundikoak Jainkoagana
Loiolako Inaziok irekitako bidetik joan direnak. Eta gure
egunetan bertan ere ugaltzen doa, Lagundian bere bizia
eta odola ere Jainkoagatik eta bere anaiengatik isurtzen
duten jesulagunen zerrend.
|
|
| |
|
| |
|
|
| |
Jesusen
Lagundiaz informazio gehiago jakin nahi baduzu,
jesulagunak nola bizi diren eta bizimodu hortan nola
sar daitekeen, idatz diezaiokezu:
Carlos Moraza
Tel.: 665 718 449
Correo Electrónico: carlosmoraza@sjloyola.org
O si lo deseas consulta www.jesuitasdeloyola.org (cómo ser jesuita). |
|
| |
|
|
|
|
|
 |
|