|
Santutegi aurrean dagoen zabaldia, egoaldera, eraikuntza
txiki batek mugatzen du, eraikuntza hori Loiolako Kolegioa
egindako marmol mota berarekin eta estilo berean egina dago:
antzinako Loiolako Arrotz-Etxea da. Jesulagunen mendean
eta Kristo Erregeren Emaesklabuen laguntzarekin, zentro
berriak Santutegiari laguntzeko arrotz-etxearen
misioa betetzen du, ejertzizio etxe, bilerak, kurtsoak,
erretiroak etab.. ere edukitzeko toki. 2001.go ekainaren
28an Arrotz-etxea, ber-egituratua, "Arrupe Zentro"
bezala inauguratu zuten.
Loiolak, Santutegia ikustera zetozenentzat, izan zuen lehenengo
arrotz-etxe bat dagoeneko 1690an eraikia. Gero, 1713 eta
1717 bitartean, Kolegioko eta eleizako lanak Sukzesio Gudagatik
(1701-1714) geldirik zeudenean, Arrotz-Etxe berria eraikitzen
dute.
Arrotz-etxe hau batzutan jesulagunen, Kolegiotik ekspultsatutako
baina Loiolako kaperauen, babesleku izan da (1868-1870).
1888an haunditu egin zuten, beste solairu bat erantsi zioten,
emakumeentzat Ejertzizio Etxe izateko. Etxeaurreari arku
berri bat erantsi zioten, solairu berrira igotzearren eskailera
egin ahal izateko.
Arrotz-Etxea, Ejertzizio-Etxe bihurtua, 1919an reformatu
egin zuten 30 laguneko taldeak hartzeko. Eta, 1998an, aldamenean
Gogartetxea zeukanez gero, Arrotz-Etxea ostera haserako
misiora aldatu dute, hau da, Santutegiari laguntzeko arrotz-etxe
izatera.
Hortarako, 1999tik hona, Arrotz-Etxea sakon berriz estrukturatu
dute. Zituen solairuak hustu eta harrizko eta egurrezko
barru-egitura sendotu ondoren, ostera marraztu dituzte solairuak
eta ikusleku berri bat eraiki dute etxearen atze aldean.
Beheko solairuan lehenengo serbitzuak ipini dituzte: jendea
hartzeko tokia, egon-gela, sukaldea eta jantokiak. Lehenengo
eta bigarren solairuan 49 gela daude; haietako 35gela, lagun
batekoak dira, eta, 14, bikoak; denera, 63 ohe.Hirugarren
solairuan Konferentzi-Aretoa
eta Otoitz-Lekua ipini dituzte.
Arrupe Zentruaren berri zerbait
gehiago jakin nahi bada eta aldeaurrez han tokiak reserbatu,
direktzioa hau da:
Arrupe Zentro
Loiolako Santutegia
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
ESPAINA
Tel.: 0034 943 025 026
Fax: 0034 943 025 032
E-mail: cel@i2000.es
|