|
Frantzisko Garate Dohatsuaren labur-berri.
Frantzisko Garatek, bere haurtzaro eta gaztaroan, ikusi
behar izan zuen nola jesuitak ekspultsatzen zituzten Loiolatik,
lehenbizi 1868an, "iraultza aintzatsuak", Lehen
Republika ekarri zuenak, eta, gero, 1870an, Azpeitiko eta
Azkoitiko karlisten ausarkeriaren ondoren.
Horregatik, Garate Frantziskok, 1874an, Jesusen Lagundian
sartu nahi izan zuenean, Poyanne (Frantzia) hirian sartu
behar izan zuen, jesuita Kastila Probintziak, 1868an iraultzak
ekspultsatuak, han bait zeukan 1869. urtetik bere nobiziatua.
Handik bi urtera, Garate anaiak bere lehen erligio zinitzak
Poyannen bertan egin zituen; handik irten zen 1877.go urrilaren
29an La Guardia'ko kolegioko gaisozain eta sakristau izatera.
Han 1887.go agostuaren 15an bere azken zinitzak egin zituen.
Gero, 1888.go martxoaren azken aldera, Deustoko
Unibertsidadera destinatu zuten; han Atezain
eta Sakristau 41 urte baino
gehiagon izango da, 1929.go irailaren 9an hil arte. Eginbehar
hauek betetzean bere tratu finagatik seinalatu zen ("Finuras"
anaia, deitzen zioten), jendea ondo hartzen eta ondo tratatzen
zuelako, bere aiurri bake eta zentzuagatik, bere apaltasun,
abnegazio eta Jainko gizonagatik. Eguneroko birtuteak bere
bizi guzian eroe mailan ejertzituak.
Haren gorpua, lehenbizi Deustoko hilobian sartu zuten,
baina, geroago, eleizbarrutiko epaimahiak eskuartu zuela,
Deustoko Unibertsidadera aldatu zuten, eta, epaimahai horrek
berak eta mediku peritu komisio batek aztertu ondoren, zingazko
kutxa batean sartu zuten eta Unibertsidadeko herri kaperako
zolan jarri.
Gasteizko barrutiko ohiko informazio prozesua bukatu ondoren,
1941.go otsailan Erromara bidali zuten prozesu hori. 1950.go
otsailaren 26an, Pio XII.ak ateratako dekretu bategatik,
hura dohatsutzeko kausa sartu zuten. Deustoko Unibertsidadea
berritzeko lanek Garate Anaiaren gorpua tokiz aldatzera
behartu zuen, eta, hala, herri Kaperatik Unuibertsidadeko
atealde ondoan gertutako Kapera batera eraman zuten, 41
urtez zaitu zuen ate ondora.
Juan Pablo II.ak, 1982.go otsailaren 11an, Garate Anaiaren
birtuteen eroe izakera solemne deklaratu zuen. Atributzen
zitzaion mirariaren aprobazio dekretua 1985.go maiatzaren
9an eman zuten, eta, 1985.go urriaren 6an,
Juan Pablo II.ak solemne dohatsu
egin zuen.
Atariko aterpe txiki batean jarria dagoen oroitarri batek
gogoratzen digun bezala, 1949an, Kontxita Aztiria eta Zabala
Antxieta Andereinoak Errekarte baserria Jesusen Lagundiari
eman zion. Baserria Lagundiari eman arte jendea bizi zen
han eta bere lansoro eta abereak zituen, baina, Jesusen
Lagundiak bere eskuetan hartu eta segituan, berritu egin
zuen, Azkoitiko Joaquin de Irizar arkitektuak zuzentzen
zuela. 1985an, ia Garate Anaia dohatsu egin bezperan, haren
jaiotetxea ostera berritu zuten.
|