Loiolako Santutegian Liburutegi bat, Istoria Artxibu bat, batez ere Oñaz eta Loiola etxe eta jatorriari eta Espainako Jesusen Lagundiari dagozkionak, eta "Nemesio Otaño" Musika Artxibu eta Liburutegia daude. Fondo hauek denak kontsulta ditzake kanpoko jendeak Irakur Aretotan.
Liburutegia :  
 
Irakur aretoa
 
 
Artxibo alde bat
 

 

Loiolako Etxeko Liburutegia XVII. gizaldian sortzen da, jesulagunak Loiolako Etxe Santuan bizitzen hasten direnean (1682). Gorabehera haundiko istorian zehar, eta jesulagunak Loiolatik zortzi bider ekspultsatu badituzte ere eta hainbat aldiz euren posesio gabe utzi, Jesusen Lagundiak Loiolan gaurko egunean 150.000 liburu biltzen dituen Liburutegia du. Horietatik 30.000 anbat XV. gizalditik XIX. gizaldi bitartekoak dira, eta badira ere XV.gizaldiko sehaska-liburu batzuk.

Liburutegi barruan hiru areto berezi seinala daitezke:
1) Antzinako Liburuen aretoa. Areto hontan XV. gizaldiko sehaska-liburuetatik XVIII. gizaldira arteko guziak sartzen dira, 15.000 anbat liburu. Ikus sektzio hau irudi bisita.
2) Inazioren Liburutegi Aretoa, Jesusen Lagundiaren fundadorearen espiritu moldeari dagozkionak (6.000 anbat liburu).
3) Euskal Kultur aretoa (10.000 anbat liburu).

Loiolako liburutegiko fondoak XV. eta XIX. gizaldi bitartekoak katalogatuak daude, eta Espainako Kultura Ministerioaren “www.mcu.es” orrian bilatuz gero aurkitu daitezke.Aurkitu daitezke ere Euskal Gobernuaren Kultura Saileko “www.kulturaondarea.org”.

Loiolako Istoria Artxibuan, batez ere, Oñaz eta Loiola etxondo eta jatorriari dagozkion dokumentuak daude eta Espainako Jesusen Lagundiari dagozkionak (hala, adibidez, Luengoren eguneroko eskuidatziko 63 liburuak, Espainako errege Karlos III.aren mendetik jesulagunen ekspultsioaz ari direnak).Hala ere, badaude XV, XVI eta XVII. gizaldietako Espainako zibil istoriari dagozkion garrantziko dokumentuak (Lermako Dukearen, 1598-1618 bitartean Felipe III.aren pribatuaren Estadu paperak esate baterako).

Loiolako Istoria Artxibuko sail bat ikus daiteke dagoeneko, Euskadiko dokumentu-zentroko “www.irargi.orgBadator Datu Basean. Artxibuko gainontzeko dokumentuak ere informatizatzen jarraitzen dute.

"Nemesio Otaño" Musika Artxibua eta Liburutegia, jesulagun konpositore eta musikologo (1880-1956) ospetsu honen artxibua oinarri harturik osatua, katalogatzeko lana nahiko aurreratua dago. Bere fondoko (120.000 partitura eta liburu gutxi gora behera) sail haundi bat kontsulta daiteke gaurko egunean Loiolan, eta egunen batean Interneten aurkitu ahal izango dira.

Liburutegi eta Artxibo hauek lan-egun guzietan zabalik daude: 9,00-23,00 eta 15,30-19,00 bitartean.
Ia uztail osoan eta Agostuko lehenengo egunetan oporrak hartzen ditu.

Loiolako Santutegiko Liburutegi eta Istoria eta Musika Artxibuen berri gehiago jakin nahi duenak, direktzio hontara jo dezake:

Loiolako Liburutegi eta Artxibuak
Loiolako Santutegia

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
ESPAINA

Tel.: 0034 943 025 000. Fax: 0034 943 025 031
E-mail. bibloy@sjloyola.org.