| Arkupe uztaitu
haundiak buru Borboien armarria du, Loiolak, Austriako Mariana
Andreak fundatu zuelako, Errege Kolegio izena bait zuen,
baina arkupe haundi hori egin zutenean, Espainan Austriako
Etxearen orde Borbongo Etxea sartu bait zen.
Arkupe honen barruan irudi hauek aurkitzen dira: Inazio
Santua, Xabierko Frantzisko
Santua, Borjako Frantzisko
Santua, Luis Gonzaga Santua
eta Kostkako Estanislao Santua.
Bostak 1734 eta 1738 bitartean italiako idurigile Gaetano
Pacek marraztu zituen; honek harrian Inazio Santuarena bakarrik
egin ahal izan zuen, eta Borjako Santuaren zati bat, 1738an
hil bait zen. Besteak, Pacen marrazkiaren arabera, Kantauriko
Miguel de Mazo idurigileak egin zituen 1738 eta 1739 bitartean.
Eleizaren kanpoko ateak Libanoko zuzizkoak dira, eta, gainontzeko
barruko ateak, Habanatik 1739an ekarritako kaoba egurrezkoak.
Ate nagusiak alboko salomon-zutoin bi ditu, eta gainean
frontoi uztaitu zatitua.
Basilika barrua. Barruan,
sartu orduko, harriturik gelditzen zara, harnabar landuan
barroko oparoko churrigera-apaindura eta urreztatu asko
ikusten duzulako. Eleizaren barru diametroak 33 metro ditu.
Solairu osoa harnabarrez estalia dago, uso-gris eta duke-arrosa
koloretan zentro baten inguruan birakako mosaiko ikusgarria
agertzen da. VR1
Zortzi turut-arkuek, lau haundi eta lau txikiagoek, separatzen
dute erdi lekua zirku-arkupe bitxitik; erdi lekuaren diametroak
20 metro ditu. Arku hauek eta euren zutarri bikainak marmol
beltz labainduekin eginak daude, arroinak itsatsi zaizkie
apaintzeko, korintio-kapelaz burutzen diren arroinak eta
haien petxinek ozka aberatsak erakusten dituzte. VR2
Lau arku haundien giltzarri gainetan Inazio santuaren
lau ikur-hitzak: AMDG, Ad Maiorem
Dei Gloriam, hau da, Jainkoaren aintza haundienerako.
Lau txikien giltzarri gainetan, lau silaba hauek:
VI VA JE SUS. Eleizaren behalde osoa erlatx nabarmen
batek burutzen du, oso apain landutako arburuetan kokatua
eta bata bestetik ozka urreztatuez estalitako metopaz separatuak.
VR3
Erlatx gainean, inguru osoan, burni landuzko baranda bat.
Baranda honen atzean, milite sinboloz apaindutako erlaizpe
bat eta han irudi batzuek besteen aurrean jarriak. Hala,
Inigo soldaduaren irudia (sartzeko
ate gainean) eta Inigo fundadorearena
(aldare gainean, IHS, griegoz Jesus izenaren, ikur-hitzarekin).
|