Loiolako parke atzean Aterpe bat dago. Aterpe horrek, Santutegi ondoan dagoelako, gazteei, elkarrekin batean bizirik eta serbitzeko espirituan, Inazio Santuagana hurbiltzeko aukera eskaintzen die.
Bere estruktura moduagatik, aterpe hau, behar bezala organizatutako taldeei eskaintzen zaie, bai janariak atontzeko bai etxea txukun edukitzeko lanak autogestio moduan egin ahal ditzaten.
Loiola Aterpea :
 
 
Loiolako Aterpeko Kapera
 
 
Loiolako Aterpeko
logela bat
 

 

Aterpeak lo egiteko 123 toki eskaintzen ditu, bata bestearen gainean hiru mailetan jarritako eskuohetan. Zazpi logela daude, batzuk haundiagoak besteak txikiagoak. Aterpeak eskuohe bakoitzean manta bat ipintzen du. Ur berua egun osoan dago eta neguan berogarria.

Aterpeak, gainera, bi areto haundi, bi areto txiki, jantoki haundi bat (100 leku) eta jantoki txiki bat (35 leku) ditu; sukalde haundi bat, janak atontzeko behar diren gailu guziekin eta sukalde txiki bat. Aterpe ondoan jolasteko belaze bat dago eta, euria egiten duenerako, zementuzko beste zabaldi bat.

Gainera, aterpeari adosturiko etxe batean, hiru banakako gela daude, sukalde, jantoki, bi bainu eta dutxa batekin.

2003. urtean pertsona eta gau bakoitzagatik 5 € ordaindu behar dira. Prezio hori beheratu liteke, taldea zenbat lagunek osatzen duten eta zenbat egun egongo diren kontuan harturik.

Loiolako Aterpearen berri gehiago edukitzeko eta tokiak aldeaurrez reserbatzeko direktzioa hau da:

Loiolako Aterpea
Loiolako Santutegia

20730 Azpeitia (Gipuzkoa)
ESPAINA

Tel.: 0034 943 025. 000
Fax: 0034 943 025 031
E-mail: loiolasant@euskalnet.net